Publizitatea
Itxi

2021/02/21

09:04

Goiz kronika asteburua

AITOR ELEXPURU, BERAKO ALKATEA

Berako alkatea: "Suteak nahita piztutakoak dira, asmo txarrez eragindakoak"

Eneritz Gorrotxategi | EiTB Media

Aitor Elexpuru Berako alkatea, suteen kontrol-gunetik zuzen-zuzenean izan dugu eta adierazi du "asmo txarrez" piztutako suteak izan direla eta hauen ondorioz "une larriak" bizi izan dituztela.

  • Berako sutea, atzo.

    Berako sutea, atzo.

    3:22 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hego haizeak eraginda kontrolik gabe zabaldu zen atzo sua Beran eta Aitor Elexpuru Berako alkateak Goiz Kronikan adierazi duenez, "suteak asmo txarrez" piztutakoak izan zirela. Ez dakite esaten su horien "helburu zehatza" zein izan den baina "asmo txarrez piztutakoak" izan direla berretsi du, loturarik gabeko bi puntutan izan baitzen sua.

Berako alkatearen esanetan une honetan Lesakara begira daude, han baitago egoerarik makurrena, "errefortzuak ere eskatu dituztela" adierazi du. Lasaitasun mezua helarazi nahi izan die herritarrei eta esker mezua ere bai, "norbanako asko jardun baita ahal zuen moduan laguntzen".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;