Publizitatea
Itxi

2021/07/20

14:11

Goizak gaur

Altsasuko gazteen abokatua

Amaia Izko: "Lehen galbahea da; ez du inondik inora aurreratzen zein izango den Estrasburgoren ikuspuntua"

Jokin Unamuno eta Ainara Urkijoren abokatu Amaia Izkok adierazi du itxaropen apur bat ireki zaiela, ondoriorik ezin duela eduki badakiten arren.Euren familiek "gertatu zaiena beste inori ez gertatzeko eta gizartean ondo ulertzeko" egindako borrokaren emaitza izan dela nabarmendu du.

  • Altsasuko gazteen agerraldi bat. Argazkia: EFE

    Altsasuko gazteen agerraldi bat. Argazkia: EFE

    6:38 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Altsasuko gazteek epaiketa justua izan ote zuten aztertuko du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Epaiketa justu baterako eskubidearen urraketa salatuz jo zuten euren   abokatuek Estrasburgora, eta Jokin Unamunoren eta Ainara Urkijoren abokatu Amaia Izkok "Goizak Gaur" albistegian nabarmendu duenez, "atzo jasotako jakinarazpenak ateak zabaldu dizkigu salatu ditugun irregulartasun eta eskubide urraketa guztiak auzitegiak azter ditzan", eta lehen galbahea baino ez den arren, baikortasunez hartu dutela esan du, kasu askori ixten baitzaie atea lehen izapide horretan. Edonola ere, horrek ez duela auzitegiaren ikuspuntua zein izango den erakusten azpimarratu nahi izan du, eta zerbait gehiago adierazi arte itxaron beharra dagoela.

Prozesua luzea izango dela badakite, eta ondorio handirik ez luke izango Altsasuko gazteentzat, kartzela urteak beteta dituztelako. Hala ere, Amaia Izkoren arabera, horrek baieztatuko luke prozedura bidegabea izan zela. "Garrantzitsua izango litzateke ikusteko Auzitegi Nazionala tribunal ez-ohikoa eta ez-inpartziala dela erakusteko", adierazi du. Izan ere, abokatuek aurkeztutako helegiteen puntu nagusiak dira epaimahaia ez zela inpartziala izan eta zigorrak ez zirela proportzionaltasunez ezarri.

Itxaropen apur bat ireki zaiela baieztatu du abokatuak, euren familiek gertatutako guztia salatzeko, gizartean ulertzeko eta beste inori horrelakorik berriz ez gertatzeko egindako borrokaren emaitza dela uste baitute. "Estrasburgon itxaropen txiki bat dute jarrita eta jakinarazpen honek elikatzen du hori; baina errealistak izan behar dugu eta argi izan behar dugu zailtasunak izan daitezkeela".

Prozedura martxan jarri denez, Izkok azaldu du Estrasburgok orain Espainiako Gobernuari informazioa eskatu beharko liokeela (Estatu espainiarra baita demandatzen dena), eurek planteatutako irregulartasun eta urraketa guztien inguruan, eta abokatuei ere bidea eman beharko liekeela euren alegazioak aurkezteko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;