Hiri Gorrian
Marie Kondo euskalduna
'Etxea txukun izateak indarra ematen digu'
Amaia Elias barne diseinatzaile azkoitiarra Marie Kondorekin izan da Londresen. Kondo metodoa aplikatzen du Zarauzko Amai Studioan burutzen dituen etxe-erreformatan.
-
Amaia Elias, Marie Kondo euskalduna
12:41 min
Amaia Elias barne diseinatzaile azkoitiarra Londresen izan da Marie Kondo txukunketaren guru japoniarraren ikastaro batean. Kondo metodoarekin maiteminduta, Amaiak Zarautzen duen Amai Studioan japoniarraren metodoa proposatzen die bezeroei. Lehenik eta behin, diseinu berrian pentsatzen hasi aurretik, etxean garbiketa egin behar dela nabarmendu du Amaiak, behar ez duguna baztertuz. Gauza bakoitzak bere tokia izan behar duela azpimarratu du; eta baloratzen ditugun gauzak, soilik, gorde behar ditugula esan du. Izan ere, Amaiaren esanetan, etxea txukun izateak indarra ematen digu.