Itxi

Hiru Erregeen Mahaia

Kirolari onena

Jon Rahm da 2020ko euskal kirolaria

EITB MEDIA

10 lagunek osatutako epaimahaiak erabaki du golf jokalari barrikarra dela 2020. urteko euskal kirolari onena. Aitor Francesena surflaria gelditu da bigarren postuan.

  • Jon Rahmen artxiboko irudi bat.

    Jon Rahmen artxiboko irudi bat. Argazkai: EFE

Jon Rahm aukeratu du 10 lagunek osatutako epaimahaiak 2020 urteko euskal kirolari onena bezala. Barrikako golf jokalariak BMW eta Memorial Tournament torneoak irabaztearekin batera, munduko golf jokalarien zerrendako aurreneko posturaino iristea lortu du amaitu berri den urtean.

Hiru bozketa egin ostean, Jon Rahm eta Aitor Francesena izan dira azken finalera iritsi diren bi kirolariak. Azken bozketan Rahm aise nagusitu zaio munduko surf txapeldunari.