Jon Rahmek ezin izan du hirugarren txapelketa jarraian irabazi, San Diegon jokatutako Farmers Insurancean azken jardunaldi kaskarra egin du Barrikakoak, eta garaipena bereganatzeko lehiatik at geratu da.
Modalitate berri honetan duela 100 urteko janzkera eta makilekin jokatzen da, eta geroz eta amateur eta profesional gehiago dira probatzera animatzen direnak.
Jon Rham golf jokalari bizkaitarrak Bizkaiko Argia saria jaso zuen abenduaren 15ean Unai Rementeria Diputatu nagusiaren eskutik. Rahmek berarentzat sariak daukan garrantziari buruz hitz egin du.
Caroline Hedwall suediarrak bereganatu du garaipena, berdinketa hausteko laugarren zuloan Morgane Metraux mendean hartuta. Ciganda iazko garaileak zazpigarren amaitu du txapelketa.
Barrikakoak DP World Tour Championship txapelketa irabazi du, 2017 eta 2019 urteetan egin bezala. Rahmek nagusitasunez eskuratu du garaipena -20ko txartelarekin. Adrian Otaegi 16. izan da.
Ipar Irlandako golf-jokalaria munduko sailkapeneko lehen postuan kokatu da; Barrikakoak, bere aldetik, bosgarren postuan jarraitzen du sailkapen berean.
Golfari donostiarra parraz azpiko 19 kolperekin nagusitu zen, bigarren sailkatu den Joakim Lagergrenek baino 6 gutxiago. Garaipena ospatzeko, "American Pie" kanta ezaguna abestu zuen.
Jon Rahm golf-jokalariak emozioz baloratu zuen igande honetan Espainiako Irekian lortutako garaipena, Severiano Ballesterosek hiru titulutan zuen errekorra 62 kolpeko itzulera ikusgarriarekin berdinduz.
Barrikakoak 62 kolpeko itzuli bikaina sinatu du azken jardunaldian eta, orotara, parraren azpitik 25 kolpeko txartelarekin eskuratu du bere kirol ibilbideko 16. garaipena.
18 zuloak bost parraz azpitik amaitu ondoren, maisuak eta irakasleak play ofera jo behar izan dute Euskadiko txapelketa erabakitzeko eta lehia horretan ikaslea nagusitu da. Emakume bakarrak hartu du parte, Amaia Latorre gasteiztarrak. Hamabost onenen artean bukatu du.
Barrikakoak FedExCupeko 11. postuan ekingo dio asteburu honetan jokatuko den Tour Championship txapelketan, hau da, parraz azpitik 3 kolperekin hasiko da lehiatzen, Scottie Schefflerrengandik zazpi kolpera, alegia.
Donostiarrak parraz azpiko 19 kolperekin amaitu du txapelketa, azken bi jardunaldietan irabazlearekin berdintzeko zorian egon ostean. Sean Crocker izan da irabazlea parraz azpitik 22 kolpe jota.
Izendapena Donostiako Basozabal golf klubean egindako ekitaldi batean izan da. Emakumezkoen bi urtez behingo txapelketa datorren urtean jokatuko da lehen aldiz Espainian, Andaluzian zehazki.
Jon Rahm euskal golf jokalariak tinko eusten dio PGA Tourrean jokatzen jarraitzeko duen ideiari. Arabia Saudik sortu duen Liga berriarekin kritiko azaldu da. Arabia Saudik babestutako Ligako txapelketetan diru gehiago ordaintzen zaie jokalariei.
Bizkaia PGAe Openeko lehen edizioa Meaztegi golf zelaian izango da, irailaren 12tik 17ra bitartean. Profesionalen Espainiako zirkuituko 6. proba izango da, munduko rankingerako puntuagarria.
Golf-jokalari suediarrak bereganatu du DP World Tourrerako balio duen Eskandinaviako txapelketa mistoa, Henrik Stenson herrikideari bederatzi kolpeko aldea aterata.
Jon Rahmek aste honetan jokatuko den PGA Championship txapelketa irabazi nahi du. Denboraldiko bigarren txapelketa handia da. Barrikakoa (Bizkaia) baikor azaldu da. (adierazpenak gaztelaniaz)
Elena Hualde iruindarrarekin izan gara Ultzaman. Nafarroako golf harrobi emankorreko azken harribitxia. Profesionaletara jauzia eman berri ez dio mugarik jarri nahi bere kirol ibilbideari.
Mexikoko irekian lider jarri zen lehen jardunaldiean eta ez du lehen postua utzi. Nagusitasun osoz gainera, lau jardunaldietan lehen tokian izan da Barrikako golflaria. PGAn eskuratu duen bere zazpigarren garaipena da.
Jon Rahmek Mexikoko Irekia irabazi du igande honetan, PGA Tour lehiaketan lortu duen zazpigarren garaipena. Garaipen honekin, Rahmek munduko sailkapeneko bigarren postua sendotu du.
Golf-jokalari bizkaitarrak 17 kolpe egin ditu guztira parraren azpitik, bigarren gelditu diren Tony Finau, Brandon Wu eta Kurt Kitayama estatubatuarrek baino bat gutxiago.
Scottie Schefflerrek bere lehen 'majorra' irabazi eta jaka orlegia jantzi du. Estatubatuarrak munduko sailkapeneko lehen postua sendotu du. Jon Rahm 27. izan da.
Jon Rahmek baikor ekingo dio Augustako Mastersari. Beste jokalariek egiten dutena ez duela begiratzen adierazi du. (Ingelesez egindako adierazpenak gaztelaniaz bikoiztuta)