Mezularia
Euskara
Iñaki Eizmendi:'Nerabeek euskara erabiltzeko jarduerak frogatu nahi ditugu'
Mingaina dantzan izeneko udalekuak antolatu dituzte 13 eta 14 urteko gazteentzat.
-
4:12 min
Euskararen erabilera sustatzeko estrategiak identifikatu eta diseinatzeko helburuarekin nerabeentzako udalekuak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak. Bi txandatan, 60 gaztetxok parte hartuko dute guztira aurtengo udan. Helburua da eremu soziolinguistiko ezberdinetako nerabeak elkarrekin harremanetan jarri eta euskara indartuta ateratzea.
Eudelek, UEMAk eta beste talde batzuk ere hartuko dute parte ekimenean. Iñaki Eizmendi EBETE Hizkuntza eta Zerbitzuen klusterreko kideak 'Mezularia'n esan du euskararen erabilera bultzatu nahi dutela. Horretarako nerabeen eta euskararen arteko harremana estutzeko jarduerak frogatuko dituzte.
gatuko dituzte.