Mezularia
Euskara Nafarroan
'Euskarak eta nafar guztiek justizia, berdintasuna eta kohesioa behar dute'
Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko manifestazioa deitu du Kontseiluak urriaren 27rako Iruñean. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak' Mezularia'n azaldu ditu mobilizazioa deitzeko arrazoiak.
-
6:27 min
Hiru zutabe izango ditu euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko Kontseiluak urriaren 27rako Iruñean deitutako manifestazioak, eta zutabeetako bakoitzak mezu bat irudikatuko du: justizia, berdintasuna eta bizikidetza. Hiru zutabeek bat eginda bukatuko dute hilaren 27ko mobilizazioa. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak eskaera zuzena egin die 'Mezularia'n Foru Gobernua babesten duten lau alderdiei: zonifikazioa gaindituko duen Euskararen Lege berri bat.