Itxi

Mezularia

Suizidioa

'Suizidioaren aurrean begiak itxi egiten ditugu, eta arazoa egon hor dago'

Estreinakoz oroimen ekitaldia antolatu du Biziraun elkarteak suizidio bidezko galeren aurrean biziraun dutenak oroitzeko nazioarteko egunerako. Agustin Erkizia elkarteko kideak eman du horren berri.

  • 15:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zenbaki gordina izanagatik, urtean, 800.000 lagunetik gora hiltzen da bere buruaz beste eginda. Heriotzak erabat kolpatzen ditu inguruko senide eta lagunak, eta horiei euren esperientziatik laguntzeko helburuz sortu zuten Biziraun elkartea, besteak beste, Agustin Erkiziak. Azaroaren 17an, suizidio bidezko galeren aurrean biziraun dutenak oroitzeko nazioarteko egunean, oroimen ekitaldia antolatu dute estreinakoz. 'Mezularia'n eman digu horren berri.