Mezularia
Hezkuntza
'Urtetan kaltetu diren lan-baldintzak iraultzea da ikasleentzat onena'
Urtarrilerako Gizarte Ekimeneko itunpeko irakaskuntzan deitutako greben harira gurasoek duten kezka ulertzen du ELA sindikatuko Miren Zubizarretak, baina beste aukerarik ez dutela izan dio.
-
Miren Zubizarreta ELA sindikatuko kidea.
6:39 min
Giro onean trukatu dute informazioa Euskadiko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako sindikatuek eta FECAP gurasoen elkarteak. Sindikatuek urtarrilerako deitu duten zortzi eguneko greban seme-alabek galduko dituzten eskola-egunengatik kezkatuta daude gurasoak, eta gurasoen kezka uletrtzen dute sindikatuek ELAko Miren Zubizarretak 'Mezularia'n onartu duenez. Patronalari dei egin dio Zubizarretak, ostiralean bi aldeek egitekoa duten bilerara langile eta irakasleen eskariei erantzungo dien proposamena eraman dezala.