Mezularia
Tokikom atala
'Haurra nintzela egunero kantatzen nuen ispilu aurrean'
Gaztea da baina urteak daramatza Intza Unanue oriotarrak musikari lotuta; Benito Lertxundi eta Olatz Zugastiren taldeetan kantuan eta bakarlari gisa ere bai. Tokikom atalean eman du bere berri.
-
Intza Unanue, kanta baten grabazioan.
15:52 min
Itsasoari begira bizi den herria da Orio, baina kantagintzarekin eta musikarekin ere harreman estua du. Karkara aldizkariko Ainara Lasa kazetariaren eskutik Intza Unanue kantari oriotarra izan da 'Mezularia'n. Gaztea izanagaik, denbora darama musikari lotuta; umetan etxeko ispilu aurrean kantatzen zuen eta gaur egun Benito Lertxundiren taldean ari da. Bakarkako aurreneko kanta ere sortu du: 'Karan'. Horien guztien inguruan aritu da solasean gurean.