Mezularia
Sormena eta industria
'Mugaz gaindiko ikasleak eta enpresak harremanetan jartzeko balio du'
Baionako Merkataritza Ganberaren ESTIA Ingeniari Eskolak ‘Berrikuntzaren 24 Orduak’ ekimena antolatu du Irungo Ficoban. Juhane Dascon ESTIAko Europako proiektuen arduradunak eman ditu azalpenak.
-
Irungo Ficoban egiten ari diren ekimenean 400 bat ikasle ari dira parte hartzen.
8:19 min
Baionako Merkataritza Ganberaren ESTIA Ingeniari Eskolak antolatuta, ‘Berrikuntzaren 24 Orduak’ izeneko ekimena ari dira egiten Irungo Ficoba erakustazokan. Estreinakoz antolatu duzue mugaz gaindiko ekimena. Ikasleen eta unibertsitate zein enpresa munduko eragileen artean sormena funtsezko osagarria dela aintzat hartuta, 4.0 industriaren testuinguruan enpresek proposatutako proiektuak ontzeko proposamenak landu eta prestatuko dituzte 400 bat ikaslek taldetan banatuta. Juhane Dascon ESTIAko Europako proiektuen arduradunak eman ditu azalpenak 'Mezularia'n.