Itxi

Txiriboga

Gaizka Peñafiel

'Bi mila argazki egiten ditut kontzertu bakoitzean'

Soinu frogan hasten da argazkiak egiten Gaizka Peñafiel, eta etxera erretiratzean, edizio lanak egiten ditu. Kontzertuen ostean, "bi egun" behar izaten ditu "bizitakoa liseritzeko".

  • Gaizka Peñafiel.

    Gaizka Peñafiel argazkilaria.

    24:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaizka Peñafiel argazkilaria eta musikaria izan da 'Txiriboga' saioaren estreinaldian. Milaka eta milaka argazkik eta bideok osatzen dituzte Gaizka Peñafielen web orrialdea eta sare sozialak. Gainera, argazki denak gordetzen dituela azaldu du elkarrizketan.

Hainbat musika talde eta artista pasatu dira Gaizkaren erretinatik: Esne Beltza, Huntza, Joseba Tapia, Gatibu, Vendetta, La Pegatina, Mikel Urdangarin...

Eta ez hori bakarrik, Peñafiel gauza askotan aritzen da. Diziplina denek dute zerikusi bat: musika. Trikitixa irakaslea da, eta 2011an disko bat ere argitaratu zuen. Argazkilaritza afiziotzat duela aitortu du eta egun, erosoago dagoela oholtzan kamera eskuan hartuta instrumentu batekin baino. Gaizka Peñafielek primizia bat ere azaldu du Txiribogan, datorren urtean argazki guztiak liburu batean bilduko ditu.