Itxi

Artea

Estreinaldia, ostiralean

'Vaya Semanita' antzezlan arrakastasuaren azken saioak, Barakaldon

Erredakzioa

Bost funtzio izango dira igandera arte eta bi agortu dituzte.

Pausokak eta Glu gluk Vaya Semanitaren estreinaldia aurkeztuko dute Barakaldo Antzokian. ETB-2ko izen bereko telebista-saioan oinarritutako antzezlana da, Idoia Urangaren zuzendaritzapean. Bost funtzio izango dira igandera arte eta bi agortu egin dituzte.

Honako ordutegiarekin estreinatuko dute Vaya Semanita:&' || 'nbsp;ostiralean, 20:00etan (agortuta), larunbatean, 20:00etan (agortuta) eta 22:00etan, igandean, 16:30ean eta 19:00etan.

Vaya Semanitaren denboraldi guztietako unerik onenak hautatu dira, publikoak zuzenean disfrutatu ahal izateko. Gaurkotasun gaiak, bikoteak, giza harremanak, lana... umorearekin landuko dituzte Andoni Agirregomezkorta, Javier Anton, Itziar Atienza, Iker Galartza, Mañu Elizondo eta Leire Ruiz aktoreek.