Itxi

Artea

Guggenheim aztergai

Kontratuaren baldintzak berriz negoziatzea proposatu du Joseba Arregik

Erredakzioa/ETB

Guggenheimen ibilbidea aztertzen ari den batzordeak deituta, museoaren arrakastak negoziazioari ekiteko indarra ematen diola esan du Kultura sailburu ohiak Legebiltzarrean.

Guggenheim Museoaren ibilbidea aztertzen ari den batzordeak deituta, Legebiltzarrean izan da astearte honetan Joseba Arregi Kultura sailburu ohia.

Bertan, Guggenheim Bilbao Museoak New Yorkeko Fundazioarekin daukan kontratua berriz negoziatzea proposatu du Arregik. Izan ere, Kultura sailburu ohiaren ustez, duela 20 urteko baldintzak asko aldatu dira, eta gaur egun errealitate arrakastatsua da Guggenheim Bilbao Museoa. Beraz, arrakasta horrek ematen dion indarretik abiatuta, kontratuaren baldintzak berriz negoziatzea proposatu du, Guggenheim Bilbao Museoak bere ibilbide propioa egin dezan.

Otsailean hasi ziren Guggenheim museoak azken 13 urteotan izan duen ibilbidea aztertuko duen txostena lantzen. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2014an Solomon R. Guggenheim Fundazioarekin berretsi behar duten akordioaren oinarriak zehaztea du helburu txosten horrek, eta 2012rako egon liteke prest. Guztira, 28 lagunek hartuko dute bertan, 13 jardunalditan bilduta.