Itxi

Musika

Ekainaren 18tik 20ra bitartean

Eric Sardinasek hasiera emango dio Getxoko Blues Jaialdiari

Erredakzioa

Igandera bitartean, Raimundo Amador, Bettye LaVette eta Music Maker Foundation, besteak beste, izango dira bertan. Aurten, lehen aldiz, Algortako Biotz Alai plazan izango dira kontzertuak.

Getxoko Blues Jaialdiaren XXII. edizioari hasiera emango dio ostiral arratsalde honetan Eric Sardinas gitarra-joleak eta abeslariak. Iparramerikako bluesmanek Eric Sardinas &' || 'amp; Big Motor izenburuko bere azken musika lana aurkeztuko du zuzenean. Eszenatokiaren gainean eta Sardinasekin batera, Raimundo Amador flamenko estiloaren gitarra-jolerik nabarmenena izango dugu.

Larunbatean Betty LaVetteren emanaldia hartuko du jaialdiak. 2008an Grammy sarietarako izendatu zuten, The Scene of Crime lanarekin. 2004an eta 2008an Blues Music Award sariak irabazi zituen. Igandean, ekainaren 20an, itxiko dute jaialdia, Music Maker Foundation proiektuarekin. ''''Bluesaren ohitura eta benetakotasuna'''' berreskuratzea du helburu, eskarmentu handiko bluesmenen eskutik. Dr. Burt, Pat Cohen, Eddie Tigner, Beverly Watkins, Tommy Brown eta Lil'' Joe bezalako izan ezagunak bilduko dira Getxon.

Getxoko Blues Jaialdia igandera bitartean, ekainaren 20an, izango dugu entzungai. Aurte, lehen aldiz, Algortako Biotz Alai plazak hartuko ditu saio guztiak. Gaueko 21:00tan hasiko dira zuzenekoak, igandeko kontzertua izan ezik, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak emanaldi bakoitzeko 5 eurotan salgai daude. Algortako The Piper´s tabernan izango den Jan Sessionerako sarrera doakoa izango da.