Musika
Ostegunean
Ron Carterrek 'Donostiako Jazzaldia 2010' saria jaso du
Erredakzioa
Saria eskertu eta berak baino gehiago merezi duenik egon badagoela gaineratu du. Ondoren, Ron Carter Golden Striker Trio hirukotearen emanaldia izan da entzungai, Trinitate plazan.
Ron Carter kontrabaxu-jotzailea izan da protagonista nagusia Donostiako Heineken Jazzaldia 2010 jaialdiaren bigarren egunean. Ostegun honetan Gipuzkoako hiriburuko eszenatoki ezberdinetan entzungai izan diren musikari handietako bat dugu estatubatuarra, eta, gainera, ''Donostiako Jazzaldia 2010'' saria jaso du, Miguel Martin jaialdiko zuzendariaren eskutik.&' || 'nbsp; Saria eskertu eta berak baino gehiago merezi duenik egon badagoela gaineratu du artistak: ''''gutxienez, beste sei kontrabaxu-jotzaile'''', esan du.
1994tik Donostiako Jazz Jaialdiak urtero ematen duen saria da hau, jazz munduan musikari ezberdinek egindako lana eskertzeko.Aurreko edizioetan honako hauek izan dira saritutakoak: Doc Cheatham(1994), Phil Woods (1995), Hank Jones (1996), Steve Lacy (1997), ChickCorea (1998), Max Roach eta Clark Terry (1999), Kenny Barron (2000), RayBrown (2001), Elvin Jones (2002), Bebo ValdEs (2003), Shirley Horn etaFernando Trueba (2004), Keith Jarrett eta Charles Mingus (In Memoriam)(2005), Herbie Hancock (2006), Wayne Shorter (2007), Ahmad Jamal (2008)eta Roy Haynes (2009) .
Sari banaketaren ondoren, Trinitate Plazako eszenatokira igo da Carter, Russell Malone eta Mulgrew Miller musikariekin batera. Hirukoteak Ron Carter Golden Striker Trio taldea osatzen du, eta 2003an grabatu zuten izen bereki diskoa. Ostegun honetan disko horretako izen bereko kantua izan da entzungai, besteak beste.
Beste izen propio batzuk ere izan ditu ostegun honek: Christian Scott trompeta jotzaile gaztea (Yesterday yousaid tomorrow diskoa kaleratu berri du eta jazzizen berrien artean lekua hartzen ari den musikaria dugu), eta bi orduko kontzertua eskaini duen Arturo Sandoval kubatarra.