Itxi

Musika

Radio Euskadi eta Elkar

'Euskal Herriko Lur Maitea': gure gertuko historiaren doinuak

Erredakzioa

Euskal musikan ezinbesteko ditugun 40 abesti biltzen dira bertan. Lan honetan parte hartu duten abeslari batzuek kontzertua eskainiko dute azaroaren 27an, Euskaldunan.

Euskal Herriko Lur Maitea bilduma diskoa aurkeztu dute Radio Euskadik eta Elkarrek. Gure gertuko historian ezinbesteko izan ditugun 40 abesti dakartzan CD bikoitza da. Hemen dituzu entzungai lan berri honetako hiru kanta: ''''Aitorren hizkuntza zaharra'''', ''''Aita semeak'''' eta ''''Nire herria bezala''''.

Euskal Herriko Lur Maitea izeneko bilduma hau memoria liburu bat da neurri handi batean, gure herriko memoria pertsonalen eta memoria kolektiboaren pilatze saioa. Izan ere, lan honetan musika mota oro bildu dituzte, betiere emozioaren ikuspuntutik begiratuta, 60ko hamarkadatik 80koaren hasierara arte.

Izen ezagun asko aurkituko ditugu lan berri honetan: Luis Mariano, Ameslariak, Urretxindorrak, Argoitia anai-arrebak, Errobi, Itoiz, Haizea, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Xabier Lete, Imanol Larzabal, Lourdes Iriondo, Amaia Zubiria, Antton Valverde, Estitxu, Pantxoa eta Peio, Jean Mixel Bedaxagar, Gontzal Mendibil &' || 'amp; Xeberri, Jokin eta Josu, Patxi Villamor, Txomin Artola, Gorka Knör, Niko Etxart, Urko, Erramun Martikorena eta Ruper Ordorika, besteak beste.

Aurkezpena EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan egin dute, eta kontzertua eskaini dute bertan Txomin Artolak, Niko Etxartek eta Naia Roblesek.

Hori, hala ere, ez da emanaldi bakarra izango. Euskal Herriko Lur Maitea-n agertzen diren abeslarietako batzuk Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira, azaroaren 27an.

Hau da ez da Radio Euskadiren eta Elkarren arteko lehen lankidetza. 2008an Gu Gira izeneko bilduma diskoa ere kaleratu zuten elkarlanean.