Itxi

Musika

'Music Legends'

Ian Anderson eta John Mayall, Bilboko BBK Aretoan

Erredakzioa

Rock munduko hainbat izen handi izango ditu aurten Bilbok. Astelehen honetan hasi da ekimena, Wilko Johnson Dr. Feelgood taldeko gitarra-jotzailearekin.

Rock munduko hainbat izen handi hartuko ditu Bilbok 2011n. Ian Anderson Eskoziako flautista, John Mayall gitarra-jotzaile britainiarra BBK Aretoan arituko da, zuzenean.

Astelehen honetan bertan hasiko den Music Legends izeneko zikloaren barruan kokatzen dira emanaldiok. Astelehen honetan, Wilko Johnson Dr. Feelgood taldeko jatorrizko gitarra-jotzailea aritu da zuzenean. Bere doinurik pertsonalenak eskaini ditu, talde txiki batentzat.

60ko hamarkada bukaeran eta 70eko hamarkada hasieran rock eta pop munduan izar handi izan ziren musikari entzutetsuenetako batzuk ekarri nahi dituzte Bilbora. Horrela, Ian Anderson, John Mayall handiarekin batera, Albert Lee, Marianne Faithfull ere arituko dira BBK Aretoan.