Musika
Euskal hiriburuetan
John Mayall blues musikaria Euskal Herrian da
Erredakzioa
Hiru kontzertu eskainiko ditu guztira Euskal Herrian. Igandean Bilbon izan zen, asteazkenean Donostian, eta larunbatean Gasteizen izango da.
Guitarra-jotzailea eta abeslaria John Mayall musika bira batean murgilduta dago eta Euskal Herrian dago egunotan. Bilboko Campos Eliseos Antzokian izan zen igandean, musikari ingelesaren lehenengo emanaldia. Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izan du bigarren hitzordua, asteazkenean, eta Euskal Herrian eskainiko duen azken saioa Gasteizen izango da, larunbatean, Matxete enparantzan, hain zuzen ere.
Britainia Haundiko bluesaren aitabitxi hartu dute Mayall. Hainbat musika talde sortu ditu: The Powerhouse Four, The Blues Sindícate, The Yardbirds eta Bluesbreakers ahaztezina. Gainera, entzute handiko musikariekin aritu da: Alexis Corner (Britaina Haundian bluesaren burutzat hartua izan dena), Eric Clapton eta Mick Fleetwood (ondoren, Rolling Stones taldearekin kide bihurtu zena), besteak beste.
Ospe handiko musikaria da John Mayall. 2003. urtean, Mayallek 70 urte bete zituela, Bluesbreakers taldearen kideak bildu ziren Liverpoolen kontzertu berezia eskaintzeko. Bildutako diru guztia UNICEF elkartearentzat izan zen eta DVD eta CD bikoitzeko formatuan kaleratu zuten emanaldia. 2005. urtean Britaniar Inperioko Ordenaren aipamena jaso zuen.
76 urte dituela, inoiz baino gogotsuago dago Mayall. Azken hilabeteetan musika talde berri bat sortu du eta Tough izenburuko bere 57. diskoa kaleratu du.