Musika
Larunbat gauean
Oiartzungo herriak Xabier Lete kantaria omenduko du
Erredakzioa
Euskal olerkariaren omenez egindako emanaldi hunkitua hartuko du Elorsoroko polikiroldegiak. Udalak eta Am Kulturak antolatutako kantaldian, Leteren lagunak eta senitartekoek hartuko dute parte.
2010eko abenduaren 5ean hildako Xabier Lete euskal olerkari eta kantaria omenduko dute larunbat gauean, 21:30etatik aurrera, Oiartzungo Elorsoro polikiroldegian.
Udalerri honetako Udalak eta Am Kultur elkarteak antolatuta, artistaren lagunak eta senitartekoak bertan izango dira tartean, Antton Valverde, Erramun Martikorena, Oskarbi, Petti, Pier Paul Berzaitz, Arantxa Irazusta, Jon Bergaretxe, Txema Garces eta Karlos Jimenez piano-jotzailea. Hauek eszenatokira igoko dira eta Leteren poemak abestuko dituzte.
Emanaldiaz gozatzeko sarrerak oraindik salgai daude: polikiroldegiaren txarteldegietan jarri dituzte salgai, 12 eurotan.