Itxi

Zinema

De la Iglesiaren dimisioa

Bollain: 'Beharrezkoa ez zen krisi oso kaltegarria ireki du'

Erredakzioa

Akademiako presidenteordeak ''beharrezkoa ez zen krisi oso kaltegarria irekitzea'' egotzi dio Alex De la Iglesiari. Bollainek aurreratu duenez, ez du bere burua hauteskundeetara aurkeztuko.

Icíar Bollainek ''''beharrezkoa ez zen krisi oso kaltegarria irekitzea'''' egotzi dio Alex De la Iglesiari, Sinde Legea dela-eta zuzendari bilbotarrak dimisioa aurkeztu ondoren.

''''Ez dut uste Akademiako presidentearen betebeharra legearen erabakietan bitartekari sartzea eta lege horren idazketan esku hartzea direnik'''', esan du Akademiako presidenteordeak gaur plazaratu duen ohar gogor batean. Atzo Akademiak bilera egin zuen, eta, hauteskundeak deitu arte Alex de la Iglesia Espainiako Zinema Akademiako presidentea izango dela erabaki zen bertan.

Gehienez jota hiru hilabete barru deitu beharko dituzte Akademiako presidente berria aukeratzeko hauteskundeak. Bollainek aurreratu du ez duela bere burua hauteskunde horietara aurkeztuko. Madrildarraren ustez, ''''azken asteotan Alex de la Iglesia bere burua ordezkatzen ibili da, eta ez 2009an egin ziren hauteskundeetan presidente hautatu zuten akademiako kideak''''.