Itxi

Zinema

Santiago Seguraren azken filma

'Torrente 4', Espainiako filmen inoizko estreinaldirik arrakastatsuena

Erredakzioa

Zinema pantailetan egin duen lehen asteburuan, milioi bat pertsonak baino gehiagok ikusi dute eta 8,12 milioi euroko irabaziak bildu ditu.

Santiago Segurak zuzendutako Torrente 4 filma da Espainiako zinemaren inoizko estreinaldirik arrakastatsuena. Zinema pantailetan egin duen lehen asteburuan, milioi bat pertsonak baino gehiagok ikusi dute, eta 8,12 milioi euroko irabaziak bildu ditu.

Ostiralean estreinatu zen Torrenteren laugarren abentura, 665 zinema-aretotan, eta orduko datuek dagoeneko arrakasta aurreikusten zuten. Box Office webguneak jakitera eman duenez, Espainian egindako zinemaren audientzia kuota % 57ra igo du Santiago Seguraren filmak.

Bildutako diru-kopuruan, atzetik ditu Rango (1,32 milioi), Black Swan (0,86 milioi), The Adjustment Bureau (0,64 milioi) eta ''The King''s Speech'' (0,58 milioi), Rentrak Spainek emandako datuen arabera.

Torrente 4, Lethal Crisis filmak lehen asteburuan izandako arrakasta kontuan izanda, azken hau izan liteke Santiago Seguraren pertsonaia ospetsua protagonista duen pelikula guztietan arrakastatsuena. Lehen lanak 10,9 milioi euro eskuratu zituen, Torrente 2 pelikulak 22 milioi, eta hirugarren abenturak 18,1 milioi euro.

FAPAE Espainiako Ikus-Entzunezko Ekoizleen Elkarteen Federazioak adierazi duenez, Estatuan 3Dko formatuan proiektatu den pelikularik ikusiena da Torrente 4, Avatar arrakastatsua gaindituta.