Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

22:15ean

Gaur estreinatuko du EITBk "La Caza: nada es lo que parece" abentura reality berria

EITB MEDIA

Juanma Iturriagak aurkeztuta, ETB2n eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 22:15etik aurrera. Abentura-genero klasikoari elementu berritzaile bat gehitu zaio: ezkutuko identitateen jokoa. Itxuraz bi talde lehiatzen badira ere, Basapiztiak eta Basatiak, benetan hirugarren bat ere badago: Otsoen taldea.

  • "La Caza"

    "La Caza"

Gaur, irailak 27, estreinatuko du EITBk "La Caza: nada es lo que parece" reality berria, Juanma Iturriagak aurkeztuta. ETB2n eta eitb.eus-en izango da ikusgai, asteazkenero, 22:15etik aurrera. Secuoya Studios eta Grupo Proyección ekoiztetxeek sortua, Euskal Herriko hainbat txokotatik helduko 24 abenturazale lehiatuko dira bertan.

Bi taldetan egongo dira banatuta: Basapiztiak (Fieras) eta Basatiak (Salvajes), eta  lehiakideek zailtasunez beteriko erronkei aurre egin beharko diete, 24.000 eurorainoko azken saria eskuratzeko.

Hala ere, abentura-genero klasikoari elementu berritzaile bat gehituko dio programak: ezkutuko identitateen jokoa. Lehiaketa hasieran ezagutuko ditugun bi taldeei hirugarren bat gehituko zaio ondoren: Otsoen taldea. Guztira zortzi otso izango dira lehiaketan, basapiztien eta basatien taldeetan infiltratuta, eta gainerako lehiakideak ehizatzen joango dira otsoak, banan-banan.

Saioaren hasieran emango die Juanma Iturriagak ezkutuko hirugarren talde horren berri lehiakideei, eta etengabeko susmoak markatutako lehiaketa gogorrari aurre egin beharko diote lehiakideek, aliatu leialak eta etsaiak nortzuk diren asmatu nahian.

Hala, reality bat baino gehiago da saio berri hau. Joko psikologiko berritzailea ere bada, lehiakideen gaitasun fisiko eta mentala muturreraino eramango duena. Ikusleak, berriz, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako leku ikusgarrietara eramango ditu, bertan egingo baituzte probetako batzuk.

Juanma Iturriaga

Juanma Iturriaga

Lehen probak, lehen ika-mikak eta izendapenak

Asteazken honetan, lehen atalean, lehiakideek Puzle en las alturas taldekako lehen probari aurre egin beharko diote. Bizkaiko Kultur Ondare izendatutako Andrabideko Harrobietan izango da lehia, 2000 urte baino gehiagoko historia duen leku ikusgarrian.

Grabazioaren irudia

Grabazioaren irudia

Talde irabazlea bere gordelekura itzuliko da; baina galtzaileek izendapenak izango dituzte aurretik. Eztabaida tirabiratsua sortuko da bertan, eta lehen ika-mikak ere. Taldeak bi lehiakide aukeratuko ditu, eta El juego de la balanza izeneko desafioan erabakiko da nork jarraituko duen saioan.

Lehen ehiza: Otsoak erosoan

Lehen kanporaketaren ondoren, otsoak isilpean bilduko dira lehiaketatik zuzenean zein lehiakide kanporatu erabakitzeko. Erabaki horrek berebiziko eragina izango du gainerako lehiakideei jakinarazten zaienean, eta parte-hartzaileen harremanak eta bizikidetza hankaz gora jarriko ditu denboraldia amaitu arte.

Lehiakideak

Lehiakideak

Lehiakideak

Lehiakide guztiak ezagutzeko aukera, "La Caza: nada es lo que parece" saioaren webgunean