Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Primeran

PRIMERAN dagoeneko telebista marka eta modelo nagusietan

EITB Media

Besteak beste, Android TV eta Apple TVn topatu ahal izango da.

  • PRIMERAN telebistetan

    PRIMERAN telebistetan

Gabon hauetan, PRIMERAN streaming plataforma telebista marka eta modelo nagusietan izango da ikusgai. Zain zeuden guztientzat, Android TV eta Apple TVn topatu ahal izango da denetariko ikus-entzunezko edukien doako euskal plataforma. Zehatzago esateko, telebistetan hauek dira PRIMERAN ikusteko zehaztapenak: 

·  Samsung Smart TV (2018ko modeloetatik aurrera).

·  LG Smart TV (2018tik modeloetatik aurrera).

·  Hbbtv 1.4.1 (ETBko kanaletan botoi berdea sakatuta).

·  Android TV: 7 bertsiotik aurrera duten gailu eta telebistetan Googley Play storean.

·  Apple TV: tvOS 15etik aurrera App Storean.

·  Fire TV: FireOS 5etik aurrera Amazon Storean.

·  Chromecast duten gailuetan edo zure gailutik TVra 'cast' eginez.

Gainerakoan, webgunean www.primeran.eus izena eman eta mugikor eta tabletetan Google Play dendaren eta App Store dendan PRIMERAN aplikazioaren bidez jaitsi daiteke.

Arrakastatsu ekin dio bideari euskarazko denetariko ikus-entzunezko edukiak doan eskaintzen dituen plataformak. Ataria martxan jarri zenean piztutako ikusminari erruz erantzun zaio: bi hilabeteren buruan, 50.000 harpidedunen langa gainditu du.

Astero, eduki berri eta esklusiboak dakartza plataformak. Esaterako, "Go!azen"en eduki eta atal berriez batera, Kepa Junkerari buruzko "Berpiztu" seriea ekarri zuen joan zen astean eta Iribar atezaina ikus-entzunezkoa estreinatuko du gaur (abenduak 21). Halaber, datorren igandean, Gabon Gauean, "Fair Saturday 2023: Irekitze ekitaldia" ikuskizun handia jarriko da eskuragarri esklusiban, 3000 artista baino gehiagoren eskutik musikaren historiako abesti gogoangarriekin gozatzeko aukera eskainiko duen jaialdi erraldoia.


 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista