Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Euskal musikaren onena

IZARO, ETS, ZETAK, Tatta eta Malakias eta Eire dira 2024ko Gaztea Sarien irabazleak

EITB MEDIA

Bideoklip onena IZAROren lanak irabazi du. Kutxabank Korner Zuzeneko Onenaren Gaztea Saria ETSrentzat izan da, eta abesti onena Tatta eta Malakiasen "Zure atzetik". ZETAKek bi sari lortu ditu: disko onena ('AAZTIYEN') eta talde edo bakarlari onena. Eirek jaso du talde edo bakarlari berri onenarena

0:00

IZARO, ETS, ZETAK, Tatta eta Malakias eta Eire dira 2024ko Gaztea Sarien irabazleak. Zehazki, IZAROren 'CERODENERO BIDEOKLIPAZO' lanak irabazi du bideoklip onenaren kategorian. Kutxabank Korner Zuzeneko Onenaren Gaztea Saria, berriz, ETSrentzat izan da. ZETAKen AAZTIYEN lanak eskuratu du disko onenaren golardoa; eta, abesti onena, berriz, Tatta eta Malakiasen "Zure atzetik" izan da. ZETAKek bigarren sari bat ere lortu du aurten: talde edo bakarlari onenarena. Bezperan Eire bikoteak jaso zuen talde edo bakarlari berri onenaren saria. 

Izan ere, bi egunez egin da aurten festa handia, otsailaren 28an eta 29an, Euskalduna Bilbaoko Urban Hall espazioan. Bertan, euskal musikak 2023an emandako onena saritzeaz gain, Gorka Urbizuren (azteazkenean) eta ETSren (ostegunean) kontzertu ikusgarriez gozatzeko aukera izan da. Lehen jardunaldian Janus Lester ere igo zen taula gainera; eta ostegunean, berriz, Ttatta eta Eire artisten doinuek jarri zioten soinu banda sari banaketari, emanaldi laburrekin.

Ainhoa Vitoriak eta Ibon Fernandezek aurkeztu dute gala eta sari banaketa, eta alfonbra gorrian gonbidatuak ikusi ditugu bi egunetan. Jon Fernandez Gazteako esataria izan da bertan, izendatuak eta gonbidatuak elkarrizketatzen.

Otsaila hasieran eskuragai jarritako sarrerak hiru minutuan agortu ziren; hala ere, aukera egon da kontzertuak eta gala streaming bidez ikusteko, zuzenean, Gaztearen YouTube kanalean eta webgunean.

Kutxabank Korner da 2024ko Gaztea Sarien babeslea