Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

EITB TALDEA

EITBko kiroletako lantaldeak eta "El Conquistador del Caribe" saioak Airean 2025 sari bana jaso dute

EITB Media

Iaz, Errege Kopa irabazi ostean, Athleticek gabarran egindako ospakizunaren emanaldi historikoa batetik, eta Patxi Alonsok eta Lur Errekondok ETB2ko realityan egiten duten lana bestetik, nabarmendu dituzte.

  • Kiroletako lantaldea, sari jasotzen

    Kiroletako lantaldea, sari jasotzen

EITBk bi garaikur jaso ditu aurten Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkarteak banatzen ditu Airean sarietan. Batetik, EITBko kiroletako lantaldea nabarmendu dute iaz, Errege Kopa irabazi ostean, Athleticek gabarran egindako ospakizunaren emanaldi historikoagatik. Bestetik, Patxi Alonsok eta Lur Errekondok ETB2n gidatzen duten "El Conquistador del Caribe" realityak telebista saio onenaren saria jaso du. 

Astelehen honetan Bilboko Carlton Hotelean egindako ekitaldian Leyenda saria jaso du Radio Euskadin urte luzez lan egindako Floren Torrelledó kazetariak. Halaber, aurtengo saridunen artean daude, besteak beste, Jon Uriarte eta Juan Carlos de Rojo kazetariak, Carlos Sobera aurkezlea eta Euskadiko Kazetarien Elkartea.