Itxi

telebista

Aurkezpena

ETBk udako programazioa sanferminekin abiatuko du

EITB

"A un metro", "Zure bizitzako kontzertuak" eta "Me voy a comer el mundo" saioen estreinaldiak, eklipsearen jarraipena zuzenean, jaiak eta kirol eskaintza zabala izango ditugu ETBn. Gertutasuna eta zuzenekoak izango da bi zutabe nagusiak, plataformen bidez mundura zabaldutako edukiekin.

  • Udako programazioaren aurkezpena

    Udako programazioaren aurkezpena

Uztailaren 6tik 14ra bitarteko sanferminetako programazio bereziaren berri eman eta udako nobedadeak aurkezteko ekitaldia egin du ostegun honetan EITBk, Iruñeko Udaletxe plazan.                                                      

"La Escalera" dokumentalarekin hasiko da sanferminetako programazio berezia uztailaren 5ean.  San Fermin jaietako atzera-kontuaren tradizio bitxi eta berezienetako ohitura du oinarri.  Uztailaren 6an jaia lehertuko da eta txupinazoan egongo dira ETB1 eta ETB ON. Ilaski Serranok eta Martxelo Sotesek egingo dute kontakizuna 11:00etatik aurrera, Joseba Olagarai, Anabel Arraiza eta Amaiur Elizari erreportariekin batera.

h

Entzierroak eta aurreko kantuak zuzenean eskainiko ditu Euskal Telebistak egunero "Entzierroa" saioan, 07:35etik aurrera, baita unerik nabarmenenak biltzen dituen bideoa ere. Aurten lehen aldiz, Joseba Urkiola kazetari nafarrak gidatuko du programa eta Anabel Arraiza, Joseba Olagarai eta Iñaki Ainciburu erreportariak izango ditu alboan. Egunero gonbidatuak eta adituak hartuko dituzte aurten lekuz aldatuko den EITBren set berezian: Aduanako Zokoan. Entzierroaren errepikapena egunero eguerdiko eta gaueko "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegien aurretik izango da ikusgai.

g

EITBko irratietan ere jarraitu ahal izango dira txupinazoa eta entzierroak. Euskadi Irratian Andoni Amadozek eta Aitor Perezek egingo dute txupinazoaren kontakizuna, eta Iñaki Berastegik eta Andoni Amadozek entzierroena. Gainera, hilaren 7an "Faktoria" magazina Iruñetik egingo dute, zuzenean; eta, bezperan, Gazteako "Dida" saioko kideak egongo dira Nafarroako hiriburuan. Radio Euskadin, berriz, "Aquí verano" saioan jarraitu ahal izango dugu txupinazoa, eta entzierroak, berriz, Aritz Agirrek eta Aitor Perezek gidatuko dituzte.

Bestalde, "Euskadi Quédate" (ETB2) Iruñetik egingo da zuzenean uztailaren 7an, eta "Biba Zuek!" (ETB1) uztailaren 8an. Hilaren 10ean bukatuko du denboraldia "Navarra Hoy" programak, ohi duenez, jaien inguruko berezi batekin, deskonexioan. Nola ez, "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiek tarte nabarmena eskainiko diete Iruñeko jaiei, baita ORAIN EITBren albiste zerbitzu digitalak eta sareek ere.

h

Urtero bezala, San Ferminetako pilota txapelketak ETB1en eta kirolakeitb.eus-en izango dira ikusgai: bai eskuzkoa (emakumezkoena zein gizonezkoena), baita erremontekoa ere. Halaber, EITBko irratietan, webgunean eta sareetan ere gertutik jarraituko dituzte kirol hitzordu guztiak.

Besteak beste, Puro Relajoren kontzertua izango dugu ikusgai Euskal Telebistan, eta jaiak amaitzeko "Gaixoa Ni" ekitaldia.

Nafarroako jaiekin jarraituz, Amaiur Elizarik Faltzesko entzierroen zuzeneko emanaldiak gidatuko ditu aurten ere, abuztuaren 16tik 23ra bitartean, ETB2n eta ETB ONen.

"A un metro", "Me voy a comer el mundo", "Zure bizitzako kontzertuak", eklipsea zuzenean, jaiak, aktualitatea eta kirolak

EITBk egun handi bilakatuko du abuztuaren 12a, eguzki eklipsearen eguna, eta gertakizun handiari arretaz jarraituko zaio medio eta euskarri guztietan. Dagoeneko "Eguraldia"k eskaini ditu hainbat pieza berezi Aranzadirekin elkarlanean eginak; baina, horrez gain, EITB ( EITBLaben bitartez) lanean ari da Aranzadik jaurtiko duen globo estratosferikoarekin bat egin, seinalea jaso eta zuzenean eskaintzeko. Globoan 360 graduko kamera bat izango da eta eklipseak gurean egiten duen itzala estratosferatik grabatuko du.

Horrez gain, baditugu hainbat estreinaldi ETBn: Juan Carlos Etxeberriak elkarrizketa interesgarriak proposatuko dizkigu igandetik aurrera "A un metro" saioan. Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunekin solasaldi lasai, sakon eta ezustekoz beteak proposatuko ditu. Hasteko, Jose Luis Rebordinos  Donostia Zinemaldiko zuzendariarekin mintzatuko da. 

Joseina Etxeberria, berriz, "Zure bizitzako kontzertuak" saioa aurkezten izango dugu, igandero ETB1en. Azkenaldian bizi izan ditugun euskal taldeen hitzordu zirraragarriak bildu ditu ETBk saio honetan: ZETAK, ETS, Gatibu, Huntza, Hertzainak, IZARO, Fermin Muguruza edo Bulegoren ikuskizun handi horiez disfrutatzeko aukera izango da.

"Baskoniako historia bat" Alberto Santanak aurkeztutako dokumental saioaren atal berriak ere izango ditugu ikusgai uda honetan. Historiaurrera egingo du jauzi gainera Amama neandertala  izenburu duen lehen atalean, gure jatorriaren aurpegirik ezkutuena ezagutzeko. 

Sukaldaritzak ere tartea izango du ETB2n. Veronica Zumalacarreguik asteartea gauetan "Me voy a comer el mundo" Canal Cocinako saio arrakastatsua aurkeztuko du. Bisitatzen duen lekuko sukaldaritza ardatz dituen saioa da, eta munduan barrena murgilduko da aurkezlea. Horrez gain, Luis Mokoroak gure sukaldaritzaren errezeta ezagunenak erakutsiko ditu, egunero, eguerdietan "Cocina tradicional vasca" saioan.

Udan umoreak ere ez du hutsik egingo eta "Vaya Semanita"ko aktoreak protagonista bilakatuko ditu asteroko "El humor de…" saioak. "Euskadi Quédate" programak ere du hutsik egingo uda guztian zehar: egunero ekarriko dizkigu informazioaren azken ordua, istorioak, gertuko erreportajeak… eta jai nagusietan ere egongo da.

Jaiez ari garela, abuztuan, urtero legez, Gasteizko Donostiako eta Bilboko festetan egongo da ETB. Zuzenean emango dira "Zeledonen jaitsiera", "Artillero" eta "Marijaiaren etorrera", baita Donostiako eta Bilboko su festak ere.

Kirolen ikusgarritasunak ere hartuko du ETBko pantaila. ETB1eko programazioan Euskotren eta Eusko Label arraun ligak abian dira; eta Tourra larunbatean hasiko da. Abuztuan Donostiako Klasikoa eta irailean Kontxako Bandera izango ditugu ikusgai; eta kirol eskaintza osatzeko, udako pilota torneo garrantzitsuenak eta "Plazandreak".