Itxi

telebista

Audientzia oharra

Euriteek sortutako ikusminak ETBko audientzia igo du

A.E.

EITB

'Teleberri', 'Euskadi Directo' eta 'Ni Mas Ni Menos' saioek markak hautsi zituzten.

  • Argazkia: Txomin Rezola

    Argazkia: Txomin Rezola

Euriteek sortutako ikusminaren eraginez, ETBko audientziak nabarmen egin zuen gora atzo. 'Teleberri' albistegiak, gauean, %25,5eko audientzia eskuratu zuen eta, eguneko saiorik eta albistegirik ikusiena izateaz gain, 2009ko urtarriletik  hona  albistegirik ikusiena ere izan zen. 'Teleberri' 244.000 lagunek ikusi zuten, bataz beste, Euskadin eta eragin esparruan, eta 435.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.

'Ni Mas Ni Menos' eta 'Euskadi Directo' saioek ere inoizko emaitzarik onenak lortu zituzten: biak inoizko ikusienak izan ziren. Jarraipen zabala egin zuten euriek eragindako egoeraren berri emateko. Klaudio Landak aurkeztutako 'Ni Mas Ni Menos' saioak %18ko audientzia zatia eskuratu zuen eta 406.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Reyes Pradosek gidatzen duen 'Euskadi Directo' saioak, berriz, %17,4ko audientzia eta 224.000ko audientzia metatua. 'Euskadi Directo' saiorik ikusiena izan zen, gainera, bere ordu tartean. 

'La Noche de...' nagusi bere ordutegian

 Gauean, ETB-2n Felix Linaresek aurkezten duen 'La Noche de...' saioa nagusi izan zen bere ordutegian: %14,7ko audientzia zatia izateaz gain, 322.000 lagunek egin zuten bat saioarekin uneren batean.

'DBH'k eta 'Goenkale'k arrakasta gazteen artean

 

ETB-1en, bestalde, 'DBH'k eta 'Goenkale'k eskuratutako audientzia emaitzen arabera, oihartzun zabala dute bi saio hauek euskal gazteen artean. Atzo, esaterako, 'DBH'ren hirugarren atalak %16,9ko audientzia eskuratu zuen 13tik 24ra bitarteko adin tartean. 'Goenkale'k adin tarte berean %15,2ko audientzia izan zuen.