Itxi

albistea

'Conquis unibertsoa'

'El Conquistador del Fin del Mundo', Interneten ere liderra

EITB

Facebook-era eta Twitter-era leihoak irekitzen dituen eitb.com-eko saioaren webguneak milaka pertsona biltzen ditu aste osoan zehar.

  • "El Conquistador del Fin del Mundo", Interneten ere liderra

    "El Conquistador del Fin del Mundo", Interneten ere liderra

"El Conquistador del Fin del Mundo"ren arrakastak telebistako pantaila zeharkatzen du Internetera ere heltzeko. eitb.com-eko saioaren webguneak eta bertan Facebook eta Twitter sare sozialetara irekitako leihoek milaka pertsona biltzen dituzte aste osoan zehar, eta ez bakarrik igandean –ETB-2ko abentura saioa emititzen den eguna– eta asteazkenean –"El Conquis 2013" eztabaida emititzen den eguna–.

Denboraldi berria estreinatu zen egunean, EAEko telebistan lider izateaz gain, "El Conquistador" saioari buruzko 20.000 eduki kontsultatu ziren eitb.com-en, eta Internet bidezko zuzeneko emisioa nagusi izan zen. #conquis etiketa Trending Topic (uneko gaia) izan zen Twitter-en, eta ehunka komentario egin ziren Facebook-en. Bigarren saioa ere lider izan zen telebistan, baina Interneten lehenengoaren audientzia bikoiztu zuen; 45.000 eduki kontsultatu ziren.

Datu ikusgarri hauek ikusita, aipatu beharra dago Interneten audientzia gehien lortzen duen eguna astelehena dela. Izan ere, astelehenero igandeko saio osoa eitb nahieran plataformara igotzen da. Gainera, unerik interesgarrienen bideoak ere sortzen dira, horien artean, duelua, kanporatua, polemikak, une barregarriak..

Astelehenetan, webgune bereziak eta eitb nahieran zerbitzuak, oro har, 30.000 erabiltzaile bakar eta 200.000 eduki ikusi inguru dituzte. Asteartetan, igandeko audientziara itzultzen da, eitb.com-en argitaratzeko bereziki egiten den saioaren Making of-arekin eta igandean sare sozialetan esan zenaren laburpenarekin –"El conquistador del fin del mundo" blogean biltzen dira–.

Asteazkenetan, ETB-2ko "El Conquis 2013" saioak eta bere Internet bidezko online emisioak Facebook eta Twitter-era irekitzen dituzte leihoak webgune berezian eta telebistan bertan; #conquis etiketarekin erabiltzaileek idatzitako tuiten aukeraketa bat emititzen da telebistan.

Lehen asteazkenean, 1.463 tuit idatzi zituzten erabiltzaileek; 90.761 pertsonak ikusi zituzten, 361.406 inpresio –tuit horiek ikusi diren aldiak– sortu arte.

Ostegunetan, erabiltzaileen eztabaida txanda eitb.com-en

Berrikuntza moduan, osagai berri bat barneratu da aurten "Conquis uniberetso"ra eitb.com-etik: saioaren webgunean antolatzen den "chat" formatuko eztabaida "Txio" erreminta erabilita –Facebook edo Twitterreko pasahitzekin sarbidea ahalbidetzen du, besteak beste–.

"Topaketa birtuala"k ostegunetan, 22:00etan, deitzen ditu Internet erabiltzaileak euren iritzia emateko igandeko saioaren eta asteazkeneko eztabaidaren inguruan, telebista platoko solaskideek egiten duten moduan, baina Interneten.

Ostegunetan ere "El Conquis 2013" ETBko asteazkeneko eztabaida "eskegitzen" da eitb nahieran-en; une horretatik hasita eta bai ostiral zein larunbatetan ere, igandeko atal berriaren aurrerapenak eskaintzen dira eta astean zehar webgunean gehien ikusitako edukien aukeraketa bat ematen da.

"El Conquistador del Fin del Mundo"ren Facebook-eko orriak 22.000 jarraitzaile baino gehiago ditu, eta @el_conquis Twitter-eko kontu ofizialak 10.000.