Itxi

telebista

Parte hartze handia

Ehun gaztetik gora hurbildu da, 'Txapela buruan' saioaren kastinera

A.H.

EITB

Europan barrena, 15 eguneko abentura handia bizitzeko protagonisten izenak datorren asteartean argitaratuko dituzte eitb.com-en.

4:10

Euskal Herriko gazteek serio hartu dute ETB-1ko 'Txapela munduan' saioak proposatutako erronka, eta ehun gaztetik gora hurbildu da ostiralean EITBko egoitzan antolatutako kastinera. Izan ere, aukera ezin hobea proposatzen zien ETBk, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei: 15 egunez InterRail bidaia bat dohain. Trukean berriz, abenturarako gogoa, leku berriak eta pertsona desberdinak ezagutzeko aukera ondo aprobetxatzea, eta gozatzeko grina izatea, besterik ez.

Goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 18:00ak arte, etenik gabe hurbildu  dira gazteak EITBko Bilboko egoitzara,  Nafarroa , Gipuzkoa  Araba eta Bizkaitik ere. Horrela, gazte talde handia bildu da EITBko egoitzaren aurrean, eta banaka pasa behar izan dute, EITBko Multibox aretotik, 'Txapela Buruan' saioko taldekideen galderei erantzuteko. Batzuk urduri, beste batzuk bere buruaz nahiko seguru, txapela buruan jarri behar izan dute, izandako bidaia esperientziez, gustuez, komunikatzeko abileziaz eta bakoitzaren trebeziaz hitz egiteko. Denek nahi zuten abentura berri honen protagonista izan, eta saioren taldekideak konbentzitu behar izan dituzte horretarako, bakoitzak bere erara, eta bere nortasuna erakutsiz.

Kastinera aurkeztu  diren gazteren artean, lau besterik ez ditu ETBk aukeratuko abentura honetako protagonista bihurtzeko. Lau gazte, Europan barrena 15 eguneko Interrail paseekin bidaiatuko dira, kontinenteko hainbat lurralde eta hiri ezagutuz. Horretarako, komunikatzeko gaitasun handia izan beharko dute, baina komunikatzen jakitea, ez du zergatik hizkuntza atzerritar bat menperatzea esan nahi. Hamaika izango dira, gure protagonistek biziko dituzten egoera lotsagabe, eta dibertigarriak.

Astearte honetan, bai eitb.com-en eta Kutxabak-eko webgunean, aukeratuak izan direnen izenak argitaratuko dituzte.