telebista
Goizeko albistegia
Juan Calparsoro gonbidatu, osteguneko 'Egun On Euskadi' saioan
A.A.
EITB
Solasaldian, Alfredo Retortillo, Iñaki Iriondo eta Carlos Fonseca egongo dira.
-
Juan Calparsoro
Juan Calparsoro Euskadiko Fiskalburua hartuko dute gonbidatu ostegunean "Egun On Euskadi" saioan. Elkarrizketan hizpide izango ditu, besteak beste, Iñaki Goioagaren gaia, presoen inguruko politika, tasa judizialak eta erregistro zibilaren pribatizazioa.
Aktualitatearen kontakizunaren ondotik, Alfredo Retortillo, Iñaki Iriondo eta Carlos Fonseca kolaboratzaileek hausnarketarako beta hartuko dute ETB-2ko albistegian.
"Egun On Euskadi" astelehenetik ostiralera dago ikusgai ETB-2n, 8:30ean.