Itxi

telebista

22:30ean, ETB-2n

'Nekane Amaya, la película', gaur gauean, ETB-2n

"Vaya Semanita"ko ijito abertzalearen pelikula gaur gauean izango dugu ikusgai, 22:30ean.

"Vaya Semanita" Nekane Amaya ijito abertzalearen abenturak kontatzen dituen filma gaur gauean izango dugu ikusgai, 22:30ean, ETB-2n.

Nekane Amaya ijito abertzaleak eta bere familiak Babes Ofizialeko Etxebizitza bat lortuko dute Bilboko auzo batean. Hara iritsi bezain laster, salmenta-postua martxan jarri du Nekanek, latxa ardien artilearekin egindako galtzerdi eta kuleroak saltzeko asmotan. Gainera, auto istripu baten kalte-ordaina lortzen saiatuko dira Agustin eta Arkais, Nekaneren senarra eta semea. Eta, gauzak gehiago korapilatzeko, auzoko udaltzain bat seduzitzen saiatuko da Siorsa, Nekaneren alaba. Halaber, auzokoen artean zoramena sortuko du familiaren maskotak, Mari Jaia ahuntzak.

Maribel Salas, Miriam Cabeza, Iñigo Salinero Txaflas eta Yago Mateo aktoreek beteko dituzte Amaya familiako kideen rolak, eta, gainera, beste hainbat aktore ezagunek hartuko du parte: Andoni Agirregomezkorta, Iker Galartza eta Borja Perez, "¡Que Vida Mas Triste!" saioko protagonista ikusiko ditugu 'Nekane Amaya: la pelicula' filmean.

"Nekane Amaya, la película" ondoren, "Poligoneros" emitituko du ETB-2k. Jonan eta Txoriren abentura eroak eskainiko ditu saioak.