Itxi

telebista

23:20ean

'Poligoneros', Jonan eta Txoriren abenturak, ETB-2n

A.A.

Erredakzioa

Nekane Amayaren pelikularen segidan, 'Vaya Semanita'ko pertsonaia ezagun hauei buruzko saioa emango du Euskal Telebistak, gaur, 23:20ean

  • Jonan de Baraka y Txori | Poligoneros

    El Jonan y el Txori en 'Poligoneros'

Euskal Telebistak 'Poligoneros' izeneko fikziozkio saio berezia eskainiko du ostiral honetan, Nekane Amayaren pelikularen estreinaldiaren ondoren. 'Poligoneros' Jonan eta Txori 'Vaya Semanita'ko pertsonaiak protagonista dituen saio berezia da. 23:20ean egongo da ikusgai ETB-2n.

Pausoka ekoiztetxeak sortu zuen fikziozko istorio hau Jonan de Baraka eta Txori pertsonaien arrakasta ikusita. Bertan Jonan eta Txori gizon helduak izaten saiatuko dira, baina tunning-a, edari energetikoak eta Vin Diesel aktore maitatua atzean utzi gabe. Prozesu horretan antzinako lagunak "pureta" bilakatzen ari direla konturatuko dira Javier Antonek eta Diego Perezek antzezten dituzten pertsonaiak eta, beraz, lagun berriak bilatu beharko dituzte.

'Vaya Semanitako' umore mikatza erabiliz, gaur egungo errealitatearekin antzekotasunak dituzten egoerak pantailaratuko ditu saioak.

Jonan eta Txori ez dira bakarrik egongo saio berezi honetan. Santi Ugalde -'Vaya Semanitako' lehendabiziko denboraldietan aritu zen aktoreetako bat -, Aitziber Garmendia, Arantza Garcés, Iñaki Ardanaz eta Josu Angulo aktoreak izango dituzte lagun, besteak beste.