Itxi

telebista

Gaur, ETB-2n

Manu Maritxalar, 'El Conquis 2013' eztabaida saioko protagonista

Naty eta Kortaren kontra egindako dueluan Josetxorekin batera kanporatu zuten, eta Patxi Alonsok gidatutako saioaren elkarrizketa desiratuenaren protagonista izango da gaur, 22:15ean, ETB-2n.

0:32

Manu Maritxalar, Patagoniatik kanporatutako lehen kapitaina, "El Conquis 2013" saioaren platoan izango da gaur, 22:15ean. "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren IX. Edizioko elkarrizketa desiratuenetakoaren protagonista izango da.

Piches taldearen buruan izandako ibilbide gorabeheratsua aztertuko du Manu Maritxalar boxeolari ohiak Patxi Alonsok gidatutako saioan. Besteak beste, hauek izango dituzte hizpide: iruzurrak, diruaren gaia, probak, eta Manuk Kortarekin izan zuen liskarra. Eta aurreko sei saioetan berak egindakoak kritikatu dituzten solaskideei aurre emango die Manuk, besteak beste Mikel Goñi pelotariari.

Gainera, bere taldeko bi lehiakide izango dira platoan, Piches taldeko kapitainarekin dituzten gorabeherak azaltzeko. Batetik, Michel lehiakide polemikoarekin aurrez aurre izango da. Sukaldari uruguaitarrarekin batera azpijoko batean nahasita egon zen, hainbat liskar izan zituzten eta guzti horrek taldea kaltetu zuen. Devi lehiakide errioxarrarekin ere zenbait gai ditu Manuk argitzeko.

David Seco, Esti Pinedo eta Gotzon Mantuliz lehiakide ohiak ere saioan izango dira, eta realityaren fase berrian izango diren aldaketak izango dituzte hizpide. Hurrengo immunitate jokoa nolakoa izango den aztertuko dute, eta Manuren kanporatzearen ondorioz kapitain gabe gelditu diren Piches taldeko kideekin gertatuko denaz hitz egingo dute. Saioko unerik onenak, esaldi azpimarragarrienak, eta Patagoniako Oscar sarien izendapenak ere izango dira "El Conquis 2013" saioan.

"El Conquis 2013", 22:15ean, "Teleberri"ren ostean, Euskal Telebistaren bigarren katean.