Itxi

telebista

20:00ean

Uxue Bilbao Basket – Budivelnik Kiev, zuzenean ETB-1 eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Katsikarisen gizonek euren lehenengo final kontinentalerako pasea dute jokoan.

0:09

Gaur, Uxue Bilbao Basket taldeak Budivelnik Kiev taldea hartuko du Bilbao Arena pabilioian, eta talde bilbotarrarentzako jardunaldi historikoa izango da. Izan ere, Katsikarisen gizonek euren lehenengo final kontinentalerako pasea dute jokoan, eta irabazteko  aukerak euren aldekoak dira. Joan zen,  astean jokatutako joaneko partidan talde ukraniarraren kontra irabazi zuten (83 – 93), eta Eurokopako finalerako azkeneko pausua etxean eman beharko dute.

Euskal Telebistak ez du hitzordu garrantzitsua galdu nahi izango eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera bat egingo du estadioarekin zuzenean. Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Jokin Etxeberriak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna eta eitb.com-eko erabiltzaileek ere, partida zuzenean jarraitzeko aukera izango dute streaming-aren bitartez.