telebista
Arratsaldean
Buruz Buruko Olaizola I-Jaunarena, ETB1en eta eitb.com-en, zuzenean
A.A.
EiTB
17:00etan hasiko da jaialdia Aritz Lasa-Peñagarikano / Gorka-Pascual partidarekin. Gainera, Errugbiko Errege Kopako Ampo Ordizia-Quesos Entrepinares finala ere zuzenean emango da.
Asier Olaizolak eta Jon Jaunarenak gaur arratsaldean Eibarko Astelenan jokatuko duten Buruz Buruko Txapelketako partida zuzenean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.com-en. Emanaldia 17:00etan hasiko da, atariko partidarekin: Aritz Lasa-Peñagarikano / Gorka-Pascual. Esatari lanetan Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arituko dira.
Eguerdiko 12etan, ohi denez, Endesa Ligaren tartea zabalduko dute. Ucam Murcia eta Laboral Kutxa taldeen arteko norgehiagokaren ingurukoak ekarriko dizkigute zuzenean Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek ETB1en eta eitb.com-en.
13:00etan, ETBKn eta eitb.com-en, errugbiko Errege Kopako finalaren zuzeneko kontakizuna egingo dute Jon Ander Gorospek eta Iñaki Laskurainek: Ampo Ordizia eta Quesos Entrepinares taldeen arteko neurketa Santanderren jokatuko da.
15:00etan, Fermin Aramendi eta Xabier Usabiagaren eskutik, Italiako Giroaren 2. etaparen berri jasoko dugu ETB1en eta eitb.com-en. Ischia eta Forio artean 17,4 kilometroko taldeko erlojupekoa jokatuko dute.
16:00etan, goizean San Mamesen jokatutako Emakumezkoen Ligako Athletic-Bartzelona partidaren laburpena egingo du Naxari Altunak ETBKn.
Azkenik, 19:30etik aurrera futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Mikel Olazabalek 'Gol Festa' saioan, ETB-1en.