telebista
Prentsaurrekoa
ETBk 'Txikon Xtreme' dokumentalak aurkeztuko ditu gaur
Erredakzioa
Alex Txikon mendizalearen azken abenturak plazaratuko dituen lau dokumentalen sorta hau ekaineko igandeetan emango da ETB1en. Prentsaurrekoa 11etan izango da EITBren Bilboko egoitzan.
-
Alex Txikon. Txikon Xtreme saioko irudia
Alex Txikon mendizalea protagonista izango duten ‘Txikon Xtreme’ dokumentalak aurkeztuko dituzte gaur Bilboko EITBren egoitzan. Ekainaren 9an hasita, ekaineko igandeetan egongo da ikusgai ETB1en Arratiako mendizalearen azken abenturak erakutsiko dituen saio hau.
Lau dokumentalez osatutako sorta hau aurkezteko prentsaurrekoa goizeko 11etan hasiko da EITBren Bilboko egoitzan. Prentsaurrekoan Alex Txikon bera egongo da, "Bizkaia gailurretan – Bilbotik Lhotsera euskaraz" espediziotik etorri berria. Eta lagun izango ditu Juanra Madariaga eta Juango Sansebastian mendizaleak, Edu Barinaga Baleuko ekoiztetxeko produktorea eta ETBko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak.
"Txikon Xtreme" lau dokumentalez osatuta egongo da. Munduko mendi altuenetan egindako espedizioak eta base jauziak ikusi ahal izango ditugu; besteak beste, G-1, Laila Peak, Nuptse eta Lhotse mendietako ibilaldiak eta Pico Veletan (Sierra Nevada) egindako jauzia.