Itxi

telebista

Larunbatean

Eibar-Oviedo, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Horrez gain, Suitzako Itzuliko 8. Etapa, afizionatu mailako pilota, zesta punta eta pala.

Eibarrek eta Oviedok Ipuruan jokatuko duten igoera faseko itzulerako partida zuzenean jarraitu ahal izango da larunbat honetan ETB1en eta eitb.com-en 19:30ean. Xabier Anduezak eta Juanan Larrañagak egingo dute zuzeneko kontakizuna, eta Joseba Urkiolak protagonistak elkarrizketatuko ditu.

Suitzako Itzuliaren hitzorduari eutsiz, 8. etapa izango da ikusgai 17:20etik aurrera ETB1en eta eitb.com-en. Zernez eta Bad Ragaz arteko ibilbidearen gorabeherak Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak kontatuko dizkigute.

Pilota ETBKn

ETBKn hiru pilota emankizun nabarmendu ditzakegu. Goizean, 12:30ean, afizionatu mailako Mallabiako Biharko Izarrak Torneoko finalak emango dira, Koldo Aldalurren komentarioekin.

20:30ean, zesta puntari egingo diote tartea. Iñigo Aiestaranek eta Jabier Arkarazok bezperan Gasteizen jokatutako Korta-Endika / Moresmau-Suso partidaren nondik norakoak ekarriko dituzte.

Azkenik, 22:30ean, Palako Nazioarteko Openeko Gaubeka-Larrinaga / Urkijo-Brefel partida izango da ikusgai. Iñigo Aiestaranek egingo ditu esatari lanak Mikel Aierbe lagun duela.