Itxi

telebista

Igandean

Olaizola II-Irujo Buruz Buruko finala, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Horrez gain, KAE Ligako Petronor Bandera, Bizkaiko Herriarteko pilota finalak eta Euskadiko Sokatira Txapelketa.

1:36

Igandean Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko duten Buruz Buruko finala zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.com-en. 16:30ean hasiko da emanaldia Olazabal-Cecilio / Tainta-Ladis Galartza atariko partidarekin. Arratsaldeko hirugarren norgehiagokan, Urrutikoetxeak eta Beroizek Ezkurdia eta Zubietaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Xabier Euzkitze eta Joxan Tolosa arituko dira esatari lanetan, eta Elena Azpeitiak eta Koldo Aldalurrek egingo dituzte elkarrizketak.

Eguerdian, estropada emankizuna osatuko dute ETB1ek eta eitb.com-ek Zierbenatik zuzenean. KAE Ligako Petronor Banderaren kontakizuna egingo dute Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Amane Ibañezek.

Amaitzeko, ETB1k Euskadiko Sokatira Txapelketa eskainiko du 15:00etatik aurrera. Juanan Legorburuk emango ditu bezperan Leioan jokatutako probaren berri.

Bestalde, ETBKn, 12:30ean, afizionatu mailako pilotaren tartea zabalduko dute, Bizkaiko Herriarteko finalak eskaintzeko. Mikel Ibargoien izango da esataria Karmelo Ariznabarreta adituarekin batera.