telebista
Astelehenean
Donostiako Piraten Abordaia, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en
A.H.
EITB
Xabier Sukiak gidatuko du zuzeneko emanaldia, eta Maite Eskarmendik eta Joseba Olagaraik Donostiako Portuan izango den giroa jasoko dute bertatik bertara.
-
Dena prest gaurko Abordaia izateko. Argazkia; Xabier Unanue
Donostiako Aste Nagusiko hirugarren festa egunean piratak izan dira protagonista. Haien esku izango da hiriaren Abordaia eta arratsaldeko 17:00etan Donostiako kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuko dute. Euskal Telebistak ez du Donostiako Piratek antolatutako ekitaldia galdu nahi izango, eta 16:15etik aurrera egingo dute bat hiriko kaiarekin, aurtengo Abordaiak emango duen guztiaren berri eskaintzeko. Emanaldia eitb.com-en ere ikusi ahal izango da zuzenean.
Xabier Sukia Euskadi Irratiko kazetariak gidatuko du ekitaldiaren zuzeneko emanaldia ETB1en, eta Maite Eskarmendi eta Joseba Olagarai erreportariak Donostiako portuan batetik bestera ibiliko dira, protagonistak elkarrizketatzen eta ekitaldiko giroa jasotzen.
Goizean goiz hasita, Piraten Abordaiaren inguruan gertatutakoaren kronika ere egingo dute hainbat erreportajeren bitartez: baltsen muntaketa eta Zuloaga plazan egindako bazkaria, besteak beste.
Piraten egun seinalatua da Abordaia eta urtetik urtera parte hartzaile kopurua haziz joan da, ekitaldiaren ospea elikatuz, eta hiriko jaien egitarauen hitzordu nabarmena bilatuz.