Itxi

telebista

Audientzia oharra

Estropadak, bere ordu tartean nagusi, asteburuan

A.H.

EITB

'Teleberri' saioak bere nagusitasuna sendotu du, eta abuztu honetan, %19ko audientzia kuota lortu du, batez beste.

Estropaden zuzeneko emanaldiak, bere ordu tartean nagusitasuna lortu zuen, asteburuan izandako bi emisiotan. ETB1ek larunbatean, Hondarribiako bandera eskaini zuen, eta emanaldiak %15,2ko audientzia kuota lortu zuen, euskaldunen artean, %30,5eko zatia lortuz. Bizkaitarrek menderatutako proba izan zen, eta Kaikuk irabazi zuen. Emanaldiak 123.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Igandeko Pasaiako Portuko banderaren emanaldiak ere,  audientziaren harrera oso ona izan zuen eta %20,3ko audientzia kuota lortu zuen. Oraingo honetan, Oriok irabazi zuen,  eta publiko euskaldunaren artean probak sortutako ikusmina handiagoa izan zen,  %30eko kuota lortuz.

Larunbateko El misterio de la Villa filma, bere ordu tartean nagusi

Bestalde,  larunbateko 'Teleberri' saioaren ondorengo El misterio de la Villa filma bere ordu tartean nagusi izan zen, %11.9ko audientzia kuotarekin.  1938ko Florentzian girotutako pelikulak, Kristin Scott Thomas eta Sean Penn izan zituen protagonista, eta 159.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

'Teleberri' saioak, bere nagusitasuna sendotu du

2013an, 'Teleberri' saioak ez du hilabete bakar batean ere nagusitasuna galdu, eta abuztuan, informazio eskaintzaren buruan mantendu da. Bataz beste, %19ko audientzia kuota lortu du hilabete honetan, eta 174.000 ikus-entzuleko audientzia metatua du  egunero, Euskadin eta eragin eremuan.

Asteburu honetan, aipagarria izan da larunbateko 'Teleberri'aren lehenengo edizioak izandako %21,3ko audientzia kuota eta lortutako 143.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.  Horrez gain, igandeko albistegietako bigarren edizioak ere, oso audientzia datu onak izan zituen:  %20.3ko audientzia kuota eta 170.000 ikus-entzule.