Itxi

telebista

Eguneroko informazioa

ETBko albistegiek kurtso berriari ekin diote

A.E.

EITB

Euskadin lider diren albistegiek inoiz baino indar eta energia gehiagorekin hasi dute denboraldi berria.

  • Gaur Egun

    Gaur Egun albistegiko aurkezleak

ETBko albistegiek inoiz baino indar eta energia gehiagorekin hasi dute denboraldia astelehenen honetan, irailaren 9an. Euskadin ETBko albistegiak lider dira eta 'Teleberri'k abuztua emaitzarik onenarekin itxi du. Astelehen honetatik aurrera, beraz, lan-talde guztia abian da aktualitateari aurre egiteko. Berri hurbilenak jorratu eta urruneko albisteak gerturatuz, guztia berehalakotasunez eta zorrotz.

Goizak ETBn edukiz beterik datoz denboraldi berri honetan. ETB1ek eguneko informazio osoa eskainiko du goizean goiz, Estepan Aldamiz-Etxebarriak eta Olaia Urtiagak aurkeztutako 'Egun On Euskadi' albistegian. ETB2k, bere aldetik, Vanessa Sanchezek aurkeztuko duen 'Entrada Libre' elkarrizketa saioa eskainiko du 12:00etan, kultura eta gizartea ikuspuntu berezi batez aztertuko dituen saioa. Ondoren, 'ETB Hoy' magazinak Olaia Urtiagaren elkarrizketa politikoa eskainiko du, Adela Gonzalezek gidatuko duen egun-eguneko gaien solasaldi zabalaren aurretik.

Aldaketak 'Gaur Egun' albistegian

Denboraldi honetan, aurkezle trukaketa izango da 'Gaur Egun' en. Eguerdiko albistegia Xabier Usabiagak eta Saioa Martijak aurkeztuko dute 14:00etan astelehenetik ostiralera. Ander Arzakek bere horretan jarraituko du 20:0etan, eta Amaya Cayero asteburuko 'Gaur Egun'eko gidaria izango da.

'Teleberri' albistegiak aurkezle berak ditu: Africa Baetak aurkeztuko du 15:00etakoa; Asier Odriozolak eta Andrea Arrizabalak bigarren edizioa 21:00tan eta Estibaliz Ruiz de Azua dugu asteburuko aurkezlea. Kirol albisteen tartean, berriz, Amane Ibañezek eta Ana Ramosek egingo dute 'Gaur Egun Kirolak' eta Jose Ituarteren eta Jon Balentziagaren ardura izango da 'Teleberri Kirolak'.

Halaber, 'Gaur Egun' eta 'Teleberri'ren ondotik Urko Aristik zuzendutako 'Eguraldia' tartea dator. Andoni Aizpuruk eta Ana Urrutiak aurkezten dute saioa aste barruan eta Sara Gandarak asteburutan. Eguraldiaren iragarpenaren batera, eduki erakargarriz beteta dator orain arte ere. Informazioa, dibulgazioa,  erreportajeak eta ikus-entzuleen parte hartzea ditu osagai nagusi.

Maddalen Iriarteren 'Azpimarra' erreferentziazko albiste saioa irailaren 23an  itzuliko da ordutegia estreinatuz. 'Airean' saio berriaren ondoren emango  da, 17:45ean. Azken orduko informazioa, solas tartea eta elkarrizketak izango ditu osagai nagusi. Azkenik, astearte gauetan, 23:00ak aldera, 'Azpimarra +' eskainiko da.