Itxi

telebista

Elkarrizketak

Laura Mintegiri elkarrizketa, 'ETB Hoy' eta 'Egun On Euskadi'n

A.H.

EITB

Vanessa Sanchezek bere aldetik, Mireia Gabilondo zuzendaria eta Eshter Remiro aktorea elkarrizketatuko ditu 'Entrada Libre'n.

  • Laura Mintegi, EH Bilduko bozeramalea Eusko Legebiltzarrean. (EFE)

    Laura Mintegi, EH Bilduko bozeramalea Eusko Legebiltzarrean. (EFE)

Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea Eusko Legebiltzarrean izango da gonbidatu gaur ETBko 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' goizeko albistegietan . ETB1en, Estepan Aldamiz Etxeberriak egingo dio elkarrizketa eta ondoren, Iñaki Galdos, Felix Iriarte, eta  Duñike Agirrezabalagaren partaidetzarekin, egun eguneko gain inguruko solasaldia gidatuko du.

ETB2ko 'ETB Hoy' albistegian, Olaia Urtiaga arituko da Laura Mitegirekin solasean, eta ondoren, Adela Gonzalezek gidatutako magazina eskainiko du bigarren kateak.

Amaren Eskuak pelikula hizpide 'Entrada Libre'n

Vanessa Sanchezek bere aldetik, Mireia Gabilondo zine zuzendaria eta Esther Remiro aktorea elkarrizketatuko ditu bere 'Entrada Libre' saioan. Zinemaldian estreinatu duten Amaren Eskuak pelikulaz arituko dira, liburutik zinera pasa den istorioa.