telebista
Audientzia
'La Noche de...', Euskadiko saiorik ikusiena
A.H.
EITB
Felix Linaresek gidatutako tartea eta ondorengo pelikula, En el centro de la tormenta, audientzia buru izan ziren.
-
Felix Linares
Felix Linaresek aurkezten duen 'La Noche de...' astearteko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. ETB2ko zine saioa bere ordu tartean nagusi izan zen, %17,7ko audientzia zatiarekin eta 244.000 ikus-entzulerekin.
Aurtengo Zinemaldian Donostia Saria jasoko duen Hugh Jackman aktoreaz mintzatu zen Felix Linares astearteko saioan. Gainera, ondoren eskaini zen En el centro de la tormenta filmaren datu eta bitxikeriak aurreratu zituen.
Bernard Tavernier zinegile frantziarraren pelikulak ere lidertza lortu zuen bere ordu tartean, %14,1eko audientzia zatiarekin. Halaber, 351.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.