telebista
ETB1en eta ETB2n
Autoak gas naturalez hornitzeko tokiaz, aste honetako 'Teknopolis'en
A.H.
EITB
Horrez gain, xaboiak matematikarekin gordetzen duen harreman estuaz arituko dira.
-
Tekonopolis 2013-2014 Oihana Jauregi
Aste honetako 'Teknopolis'en gas-hornitegiak eta zerbitzugune hauek eskaintzen dituzten aukerak azalduko dituzte. Izan ere, duela gutxi ireki zuten Gasteizen autoak gas naturalez hornitzeko toki bat, EDP Naturgasen egoitzan. 'Teknopolis' gas surtidore hau nola dabilen eta zer ezaugarri eta alde on eta txar dituen aztertuko ditu, eta teknologia hau erabiltzeko autoetan egin beharreko aldaketak ere azalduko ditu.
Horrez gain, xaboiak eta matematikak gordetzen duten harremanaren inguruan arituko dira. Besainen, matematikari batek xaboiarekin eta hainbat egitura erabilita, forma anitzeko xaboi- punpak egin zituen, eta egitearekin batera, xaboiaren geometriaren gorabeherez mintzatzen zen. Dirudienez, xaboiak beti forma geometriko sinple eta egonkorrenak hartzera jotzen du.
Amaitzeko, Mateguay blogaren egileak bloga bera aurkeztuko du.
'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da 13:30etik aurrera ETB1en eta igandean, 09:30ean, ETB2n.