Itxi

telebista

Udal hauteskundeak 2014

Iparraldeko udal hauteskundeen jarraipen zabala EiTBn

A.H.

EiTB

Martxoak 23 eta 30an ospatuko diren haustekundeak gertutik jarraituko ditu Euskal Telebistak 'Iparraldearen Orena' eta 'Azpimarra' saioetan, eta eguneroko albistegietan.

Datorren igandetik aurrera, Euskal Telebistak jarraipen berezia egingo die Ipar Euskal Herrian eta Frantzian oro har, ospatuko diren udal hauteskundeei. Tokiko hauteskunde frantziarrak bi itzuli izango dituzte, eta herritarrak martxoak 23an eta 30an joango dira boto ematera.  eitb.com-eke ere jarraipena egingo die albiste eta bideoen bitartez udal hauteskundeei.  eitb.com atarian gertutik jarraituko dira hauteskunde egunak, eta Iparralde zein Pariseko kazetarien twitter bidez zuzeneko jarraipena egingo da  bi igande horietan. Albiste, analisi, bideo eta emaitza nagusiak Albisteetako orrian jasoko dira.

Azpimarra

Egunero, hauteskunde kanpainaren berri emango dute Maddalen Iriarte eta Franck Dolosor kazetariek 'Azpimarra' saioan, 17:55etik aurrera ETB1en.

Bestalde, 'Azpimarra+' saio bereziak hauteskundeen bi itzulien arteko lehiak aztertuko ditu Iparraldeko zenbait kazetarirekin, martxoak 25ean, asteartean.

Eguneroko albistegiak

Halaber, 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' eguneroko albistegiek hauteskundeen berri eskainiko dute. Gainera, Martxoak 23an eta 30an hauteskundeak ospatuko diren egunetan, emaitzak zuzenean eskainiko dituzte: Nerea Olaso eta Franck Dolosor kazetariak Baionan, eta Xabier Madariaga Parisen izango dira, zuzeneko konexioan.

Euskadi Irratia eta Radio Euskadi

Andoni Lizeaga kazetariaren eskutik, Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik gertuko jarraipena egingo diote Ipar Euskal Herriko tokiko hauteskundeei egunero.

2014ko hauteskundeen nondik norakoak

2014ko udal hauteskundeak hainbat berezitasun izango dituzte Ipar Euskal Herrian, eta EiTBko hedabideek gai horiek nabarmenduko dituzte. Besteak beste, Baionan eta Miarritzen alkate berriak izango dituzte, gaur egungoak ez baitira berriro aurkezten, Michèle Alliot Marie ez da gehiago Donibane Lohizuneko alkate orde izango, berdintasun legea 41 udalerritan aplikatuko da lehen aldiz, eta Frente Nazionala lehen aldiz aurkeztuko da Ipar Euskal Herrian, Miarritzen hain zuzen.