telebista
GAUR, ETB2-N
Lau lehiakide, 'Sukaldari' saioko finalerako txartelaren bila
Gorka, Afrika, Aitor eta Anane dira bigarren fasea irabazteko aukera duten parte-hartzaileak. Gaur gauean, 22:25ean, ETB2n, jakingo dugu nork lortu duen finalera sailkatzea.
-
Afrika, Aitor, Anane eta Gorka dira bigarren faseko finalistak. Argazkia: EiTB
Gorka, Afrika, Aitor eta Anane izango dira 'Sukaldari' saioko bigarren faseko garaipenaren bila lehiatuko diren parte-hartzaileak. Saioaren amaieran ikusiko dugu nor den bigarren faseko irabazlea, eta, aldi berean, nork lortu duen final handirako txartela. Aurreko programan, lehiakide berri baten sarrerak animoak aztoratu zituen, eta lehenago, lehen faseko Gorka lehiakidea sartu zen. Baina bai Serafo bai Gorka kanpoan geratu ziren. Tentsioa eta emozioa izango dira nagusi bigarren faseko finalean.
Eguneko lehen proba, taldekakoa izango da. Zozketaren bitartez erabakiko dira bikoteak. Erosketak egin beharko dituzte Eroskin, produktu osasungarriak erabiliz menu bat prestatzeko. Erraza dirudi, baina proban zehar ezustekoren bat egongo da, eta horrek taldeek zuten dinamika apurtuko du. Proba irabazten duen bikotea eguneko azken probara pasatuko da zuzenean.
Eguneko bigarren proba hil edo bizikoa izango da, eta bikote galtzaileko bi kideak jarriko ditu lehian. Ahatea izango da protagonista lehiakideek prestatu beharko duten platerean. Proba honetako galtzailea 'Sukaldari' saiotik kanpo geratuko da.
Azken proban, hiru lehiakide ariko dira finalerako txartelaren eta bigarren faseko garaipenaren bila. Lehiakide bakoitzak sorpresa polit bat jasoko du 'Sukaldari' saioko bigarren faseko finala jokatu aurretik.
Josean Alija, gonbidatua
Lehiakideek Guggenheim museoko Nerua jatetxeko burua, Josean Alija, izango dute azken probaren hasieran laguntzen. Horren jatetxeak Michelin izar bat du. Lehiakideek euren plater gogokoena egiteko aukera izango dute. Ondoren, Anderrek eta Ramonek erabakiko dute nor den 'Sukaldari' saioko bigarren faseko irabazlea.
Gaur gauean, ez galdu 'Sukaldari', 22:25ean, ETB2n.