telebista
Bideojokoa
'El Conquistador del Fin del Mundo'ren bideojokoa eskuragai dago
A.E.
EiTB
ETBk eta Hostoilek, Delirium Studios-ekin batera, ETBko reality arrakastatsua oinarri duen jokoa eman dute argitara.
'El Conquistador del Fin del Mundo' saioak 10 urte bete ditu aurten eta hainbat ekintza berezirekin ospatzen ari da urtemuga arrakastatsua. Alde batetik, liburu bat argitaratu da 10. urteurrenaren karietara, eta bestetik, 'Conquistador' izeneko bideojokoa dagoeneko eskuragai dago.
'Conquistador' doaneko joko entretenigarria da, garai bateko jokoen itxura du eta abenturaz beteta dago. Erabilerraza da, baina etengabe korapilatu daiteke. Mugimendu bakarrarekin, konkistatzaileei, jauzi, ibili, igo, jaitsi gelditu eta eraso egin ahal izango die. Hartara, abentura guztietatik onik atera ahal izango du eta ikurrina munduaren amaiera eraman.
Konkistatzaile bakoitza bakarra da eta diferentea, eta lehiaketaren finalera arte zaindu behar dira irabazi nahi bada. Jokoak programaren eszenario guztiak zeharkatu ditu. Misiones-eko Oihanetik hasi, Iguazutik jarraituz, Patagonia osoa eta Munduaren Amaierako Itsasargiraino.
Bi hitzetan esateko, conquis-zale ausart eta trebeentzako jokoa da. Estatuko realityrik beteranoenean etxeko sofatik parte hartzeko aukera eskaintzen duen joku entretenigarria.
Google Playtik deskargatzeko:
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.deliriumstudios.conquistador
App Storetik deskargatzeko:
https://itunes.apple.com/us/app/conquistador/id862293392