telebista
Audientzia
Martinez de Irujo eta Retegi BIren arteko finalak % 24,2ko audientzia
A.E.
EiTB
213.000 lagunek egin zuten bat uneren batean Buruz Buruko Txapelketako finalarekin.
Juan Martinez de Irujok eta Julen Retegik atzo jokatu zuten Eskuz Banakako Txapelketako finalak % 24,2ko audientzia izan zuen, eta % 39ra iritsi zen euskaldunen artean. Azken hiru urteetan jokatutako finalen artean audientzia zatirik handiena lortu duen finala izan da. Batez beste 160.000 ikus-entzulek ikusi zuten partida, eta 213.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen EAEn eta eragin esparruan.
Estropadak, lider bere ordutegian
Bestalde, atzo hasi zen San Miguel Ligako lehen estropadaren emanaldia audientzian nagusi izan zen bere ordutegian. Bartzelonan jokatutako arraun probak % 14,5eko audientzia lortu zuen eta euskaldunen artean % 24,3koa izan zen. Euskadi Basque Country Banderaren emankizuna 87.000 ikus-entzulek jarraitu zuten uneren batean.