telebista
Larunbatean
Donostia-Donostia txirrindularitza proba, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A.
EITB
KAE Ligako Santurtziko Bandera ere eskainiko da.
Donostia-Donostia txirrindularitza probarekin ekingo diote ETB1ek eta eitb.eus-ek larunbateko kirol emanaldiei. 14:40etik aurrera, bertan gertatzen denaren berri emango dute zuzen zuzenean Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak set-etik eta Alfontso Arroiok motorretik.
Jarraian, Santurtzirekin egingo dute bat, KAE Ligako estropada eskaintzeko. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak Santurtziko XXXV. Ikurrinaren kontakizuna egingo dute. Arratsaldeko 17:25ean.